XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikusi ditugun perpaus guzti hauen egia balioak baloratzeko, baieztapenon denborazko erreferentziak ezagutu behar dira.

Horrela,(1b) perpausean, orain hitzak seinalatzen duen unea kodatze unearekin, esan nahi baita, perpaus hau ahozkatzen edo idazten den momentuarekin, bat dator, edo honen inguruan kokatzen da bederen; hori dela eta, ezin dugu (1b) baloratu, esaldi hori noiz ahozkatu edo idatzi den jakin gabe.

Aurrera segituz,(2b,d) perpausetan, orduan hitzak oso orokorki seinalatzen du erreferentzia-unea (ez dator bat kodatze unearekin); baieztapenon egia balioa finkatzeko orduan honek gutienez zein urte seinalatu nahi duen jakin beharko dugu.

Bestalde, ageri denez, aipatu perpaus guztiotan adizkiek denborari buruzko informazioa ere daramate.

Hain zuzen,(2b) perpausean nituen adizkiak erreferentzi unea kodatze unea ez dela eta kodatze unea baino lehenago gertatu dela dioela esango dugu; eta (2d) perpausean, berriz, izango ditut adizkiak erreferentzia unea kodatze unea ez dela eta hau baino geroago gertatuko dela dioela.

Zail da pentsatzen honelako bereizketarik egiteko biderik ez duen hizkuntza bat (hau da, 2a, b eta d bezalako perpausak ezin berezi lituzkeen hizkuntza bat), horrelako hizkuntzan komunikazioa ezinezkoa bihurtuko bailitzateke.

14.1.3. Denbora nozioen gramatikalizazioa.

Hala eta guztiz, nozioak adierazteko bideak argiak nahiz isilekoak izan daitezke, alde batetik; eta sistema gramatikalean zuzenean enbortuak nahiz ingurukoak, bestetik.

Euskarak denborazko nozioak adierazteko gutienez baliabide desberdin bi dituela ikusi dugu, hots, atzizki sistemako alternantziak eta denbora adberbioak.

Bi mota hauek bereiz ditzakegu esanez adizki sisteman denborazko nozioak gramatikalizatuak direla (ditut/nituen), eta aditzondoetan, berriz, lexikalizatuak baina ez gramatikalizatuak (orain/orduan).

Gainera, euskal perpaus gehienetan aditz batek edo gehiagok denboraz markatua izan behar du.

Kapitulu honetan euskarak, eta zehazki euskal adizki jokatuak, denborazko nozioak nola gramatikalizatzen dituen aztertuko dugu.

14.1.4. Hizkuntza batetik bestera alda daitezkeen kontzeptu nozionalak.

Galdetu beharko dugu, hasteko, zein nozio gramatikalizatzen diren euskaraz, hizkuntza guztiek ez baitituzte denborazko nozioak modu berean bereizten eta sailkatzen, lekuzko nozioak, koloreak eta abar sail berdinetan banatzen ez dituzten bezalaxe.

Esate baterako, frantsesez leku adberbioak hemen (ici), eta ez hemen () bezala banatzen dira; euskaraz, ordea, hirutan: hemen, hor eta han.